Skip to main content
Lehen Taldea

Ate irekien entrenamendua Ipuruan!

Asteazkenean, hilak 23, ate irekien entrenamendua eta Orsaixanen lehen taldeetako jokalariekin sinadura saioa egongo da

There are no reactions yet. Be the first!
SD Eibarrek entrenamendu irekia antolatu du Ipuruan armagin guztientzat apirilaren 23an, asteazkena, 10:50etik aurrera. Klubak zale guztiak gonbidatzen ditu Ipuruara saio berezi hau jokalari eta teknikariekin partekatzeko. Sarbidea 4. atetik izango da.

Entrenamenduaren ondoren, Jon Bautista, Martin Merquelanz, Carmen Álvarez eta Mireia Masegur gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako jokalariek sinadura saio batean parte hartuko dute Orsaixanen.

Sinatzeko saioa 13:15ean hasiko da. Denda eta bazkideen arretarako ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara izango da.

Asteazkeneko saioa asteko lehena izango da Beñat San Josek zuzentzen duen taldearentzat, LaLiga Hypermotioneko 37. jardunaldiari dagokion CD Teneriferen aurkako partida prestatzen hasiko da.