Atarikoa | Denboraldiko azken derbia
Emakumezkoen lehen taldea Zubietara joango da taldearen momentu onenean, Real Sociedaden aurkako partida berdinduenetako bat aurreikusten dena jokatzeko
Eibarrek ostiralean jokatuko du, 12:00etan, Realaren aurka, Zubietan. Partida, neurri batean edo bestean, jaieguna izateagatik baldintzatuta egongo da. Hala gertatu zen joaneko partidan ere, Eibarri talde txuri-urdina Ipuruan hartzea egokitu zitzaionean jaietako egunetan, abenduko zubian. Hala eta guztiz ere, bi taldeak ohi bezala lehiatuko dira derbian: ilusioz eta gogoz, aste honetan bertan Eider Arana kapitainak eta Yerai Martin entrenatzaileak aurreratu duten bezala.
Lehen itzuliko partidan emaitza 1-1 izan zen, Andrea Álvarezen penalti bidez lortutako golarekin Eibarrentzat, eta ondoren, 44. minutuan Amaiur Sarriegik berdindutako markagailuarekin. Zapore oneko berdinketa izan zen talde armaginarentzat, aurreko denboraldian derbi guztiak galdu zituena, baina gehiago espero zuen Realarentzat, Championseko postuetara begira zebilena.
Yerai Martinen taldea Real Madrid CFk Ipuruan galdu ostean heldu da. Talde merengeak bere jokoa inposatu zuen, bigarren itzuli osoan egin duen bezala, eta ez du partida bat bera ere galdu itzuli honetan guztian. Orokorrean, dinamika onean dator Eibar, hori kenduta lau partida jarraian irabazita, horietako hiru porteria hutsean. Mantentzea birtualki ematen zion horrek guztiak Eibarri, baina ez matematikoki. Hori, aldiz, aste honetan bertan gerta daiteke. Real Sociedadi irabaziz gero, automatikoki mantentze matematikoa lortuko du; hori gertatzen ez bada, beste taldeek egiten dutenaren menpe geratuko da. Baliteke hori guztia 26. jardunaldi honetan jakitea.
Reala, berriz, ez da derbira bere dinamika onenean iristen, Real Betis Féminasen aurka 3-1 galdu eta gero pasa den asteburuan. Talde txuri-urdinak bederatzi partida daramatza irabazi gabe, horietako bitan besterik ez puntuak lortuta. Yerai Martinek abisatzen zuen, hala ere, prentsaurrekoan derbietan "estatistika eta dinamikek ez dute ezertarako balio derbietan" beti partida oso leihatuak izaten baitira, nun emozioak ere jokoan sartzen diren.
Bi taldeak sailkapenean erdikaldean eta oso gertu daude, puntu bateko eta postu bateko aldearekin besterik ez. Realak puntu bateko abantaila bakarrik ateratzen dio Eibarri eta Eibarrek, irabaziz gero, matematikoki mantentzea itxiko luke. Hau suertatzen ez bada, berriz, beste talde batzuek egiten dutenaren menpe egongo da, 26. jardunaldiko hurrengo partidetan gertatu ahal dena, edo 27. jardunaldia jokatzea itxaron beharko luke.
Aurrez aurre
SD Eibarren bolada:
SD Eibar 0-3 Real Madrid CF
Levante UD 1-2 SD Eibar
Real Betis 0-1 SD Eibar
SD Eibar 1-0 Levante Badalona
Deportivo de La Coruña 0-1 SD Eibar
Real Sociedaden bolada:
Real Betis Féminas 3-1 Real Sociedad
Real Madrid CF 3-0 Real Sociedad
Real Sociedad 0-2 Atlético de Madrid
Real Sociedad 1-2 Levante UD
Levante Badalona 0-0 Real Sociedad
SD Eibarren golegileak
Andrea Á., Campos, E. Pizarro, Elba – 3 goles
Monnecchi, Carmen Á. – 2 goles
Real Sociedaden golegileak:
Amaiur Sarriegi - 7 goles
Lucía Pardo - 5 goles
SD Eibarren asistentzia gehieneko jokalaria:
Margheritta Monnecchi – 4 asistencias
Real Sociedaden asistentzia gehieneko jokalaria:
Andreia Jacinto - 7 asistencias
Zigortuak:
SD Eibar: -
Real Sociedad: Elene Guridi