ATARIKOA | Aukera berri bat beste aurkari zuzen baten aurka
Emakumezkoen lehen taldeak Levante Badalonaren aurka jokatuko du igandean (18:00), eta etxean garaipenik gabeko bolada apurtzen saituko da
Emakumezkoen lehen taldea igande honetan itzuliko da Ipuruara, denboraldi honetan garaipena lortzea kosta egiten ari zaiona. Yerai Martinen taldea maleta puntuz betetzen ari da azken jardunaldietan etxetik kanpo, garaipen oso garrantzitsuak lortuz eta baita berdinketak ere.
Aurreko denboraldian ez bezala, 24-25ekoan Eibarri asko kostatzen ari zaio bere zaleen aurrean garaipenak ospatu ahal izatea, bigarren jardunalditik darama, izan ere, garaipenik lortu gabe. Egia da aurkari gogorren aurrean (UD Tenerife edo Granada CF) puntuak lortu dituela, baina asteburu honetako helburua argia da: hiru puntuak etxean geratzea aurkari zuzen baten aurka.
Levante Badalona bisitari moduan emaitza txarrenak lortzen ari diren taldeen artean helduko da Ipuruara, partida bakarra irabazi baitu. Gainera, joaneko partidan Eibarrek garaipena lortu zuen Bartzelonan, 0-1eko emaitzarekin, Andrea Alvarezek (Guatemala) sartutako golari esker. Norgehiagoka lehiatua izango dela dirudi, bi taldeak antzera baitaude sailkapenean. Berriro ere, aurreko asteburuan bezala, norgehiagoka honetako xehetasunek markatuko dute aldea.
SD Eibarren bolada:
Deportivo de La Coruña 0-1 SD Eibar
SD Eibar 1-8 FC Barcelona
UD Tenerife 1-1 SD Eibar
Athletic Club 0-1 SD Eibar
SD Eibar 0-0 Granada CF
Levante Badalonaren bolada:
Levante Badalona 0-0 Real Sociedad
Costa Adeje Tenerife 1-1 Levante Badalona
Real Madrid 3-2 Levante Badalona
Levante Badalona 0-2 Granada CF
Levante Badalona 2-1Real Betis
SD Eibarren golegileak:
Andrea Álvarez, Ane Campos, Esperanza Pizarro – 3 goles
Elba, Monnecchi – 2 goles
Levante Badalonaren golegileak:
Llompart, Chebbak, Ana González- 3 goles
Maca, Irina, Rébecca Elloh - 2 goles
SD Eibarren asistentzia gehieneko jokalaria:
Margheritta Monnecchi – 4 asistencias
Levante Badalonaren asistentzia gehieneko jokalariak:
Chebbak, Llompart, Elena Julve - 2 asistencias
5 txartel horirekin:
SD Eibar: -
Levante Badalona: Melanie Serrano