Astorgara autobusa eramateko gutxieneko eserlekuak lortu ditu Lagunarteen Federazioak
SD Eibarrek ordainduko du desplazamendua
SD Eibarren Lagunarteen Nazioarteko Federazioak datorren larunbatean CD Vitoriak Astorgaren aurka Bigarren B Mailara igotzeko jokatuko duen play-offaren azken kanporaketaren itzulerako partidura autobusean joateko bete behar zituen gutxieneko 30 plazak lortu ditu.
Egunean bertan egingo da autobus bidaia eta itzulera partidua amaitzerakoan egingo da. SD Eibarrek ordainduko du bidaia, horrela daukalako hitzartuta Lagunarteen Nazioarteko Federazioarekin, lehen taldeko irteera bat izango balitz moduan.
Bilera baten ostean, euren hitzarmena neurketa honetara zabaltzea adostu zuten alde biek, CD Vitoriak igoera lortzeko ahalik eta laguntza gehien izan dezan.
Autobus honetan izena eman nahi dutenentzat zabalik dago oraindik epea. Sarrerak salgai daude SD Eibarrek Ipuruan dituen bulegoetan (15 eurotan helduentzat eta 8 eurotan 18 urtez azpikoentzat). Sarreak bihar arte, osteguna, eskuratu ahal izango dira, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ostiralean itxita egongo dira Ipuruako bulegoak.
Atletico Astorga eta CD Vitoriak mailaz igotzeko azken kanporaketako itzulerako partidua larunbatean 18:30etan jokatuko dute La Eragudina zelaian Joaneko partiduan, igandean Ipuruan jokatu zena, Arkaitz Lakanbraren mutilek 1-0 irabazi zuten.