Skip to main content
EU
Kluba

Astelehenean hasiko da Atletico Madrilen aurkako partidurako sarreren salmenta

Astelehenean Vicente Calderón futbol zelaian jokatuko den partidurako 507. sektoreko 200 sarrera jarriko dira salgai, 30 eurotan. Sarrerak 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara erosi ahal izango dira.

200 sarrera jarriko dira salgai zale armaginak Madrilera, Atletico Madril-Eibar neurketa ikustera joateko, Vicente Calderonen. 30 euroko prezioa izango dute sarrerak eta bulegoko ordutegi normalean erosi ahalko dira.

Atletico Madrilek sarrerak erosteko interesa duen orori bete beharreko hurrengo arauak jakinarazten dizkio:

  • Sarrerak, lagunarte edo talde ultren parte ez diren eta bortxakeria ekintzetan parte hartu ez duten edo zigortuak izan ez diren Eibarreko zaleei salduko zaizkie.
  • Sarrera bakoitzak Eibarko eroslearen izena eramango du eta pertsonal eta besterenezina izango da. Vicente Calderón estadiorako sarreran, NANa eta sarrera eskatuko dira. Dokumentu bietan, izen berbera ageri beharko da.  Horrela ez bada, pertsona horrek ezin izango da estadiora sartu, nahiz eta sarrera baliozkoa izan.
  • Ezin da zelaira talde ultren sinbologia edo ikurrekin sartu, ezta indarkeria sustatu edo pertsonak edo entitateak irain ditzaketen edo arrazista edo xenofoboak diren lema politiko edo idazkunekin ere.
  • Kirol Legeak bereziki debekatutako objektuekin ezin da estadiora sartu. Era berean, makila duten banderak sartzea debekatuta dago (ez da inporta ez makilaren tamaina ez materiala).

Neurrion xedea pertsona edo talde bortitzak Vicente Calderón futbol zelaira etorritako Eibarko zaleen artean infiltra ez daitezen baino ez da.