Skip to main content
Harrobia

Asteburuko karteldegia (ekainak 1-2)

Eibarrek emakumezkoen Euskal Kopako Azken Fasean eta gizonezkoen infantilen Euskadiko Txapelketan parte hartuko du

There are no reactions yet. Be the first!

Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak Euskal Kopako azken fasean parte hartuko du gaurtik aurrera, eta infantil mailako gizonezkoen taldeak asteburu honetan jokatuko diren Euskadiko Txapelketetan izango dira.
Emakumezkoen Euskal Kopako finalerdia gaur jokatuko da Tabiran (Durango) 19:15ean eta armaginen aurkaria Reala izango da. Finala igandean jokatuko da, 12:00etan, Tabiran.
Bestalde, haur mailako bi taldeek Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan parte hartuko dute asteburu honetan.
Ibon Hernandok entrenatutako Infantil Handi taldeak Lezaman jokatuko du Gipuzkoako txapeldun bezala eta lehen fasean (bihar larunbata) Danok Bat (Bizkaiko bigarrena) eta Lakua (Arabako hirugarrena) izango ditu aurkari. Azken fasea igandean jokatuko da.
Bestalde, Iban Badiolak entrenatutako Infantil Txiki taldea Zubietan lehiatuko da bihar, Baskauri (Bizkaiko lehena) eta Etxezarra (Arabako bigarrena) taldeen aurka. Azken fasea igandean izango da.

 

ASTEBURUKO PARTIDEN ZERRENDA

INFANTIL HANDI

INFANTIL TXIKI