Skip to main content
EU

Arene Altonaga: “Lan ona egiten ari gara denboraldi hasieratik eta izan nahi dugun Eibar bilakatzen"

SD Eibarreko kapitainak derbia “ilusioz” espero du eta gogotsu egindako lana emaitzetan islatuta ikusteko

SD Eibarreko kapitainak, Arene Altonagak, Real Sociedad-en aurka igandean jokatuko den prentsaurrekoan azaldu du armaginak etxean jokatzeko gogoz daudela Ipuruan daramaten bolada onarekin jarraitu eta denboraldi hasieratik egiten ari diren lan onaren saria jasotzeko.

Aurkariari dagokionez, azaldu du donostiarrak arerio sendo gisa ikusten dituela: “Oso ondo jokatzen ari dira, eta nahiz eta gu defentsiboki sendoak izan atentzioa jarri behar dugu zenbait jokalarietan eta goialdean presionatu ere”.

Gainera, Arenek taldeari zorte puntu bat falta zaiola azaldu du, eta horrela lortu dutela emaitzak aurkarien alde izatea zenbaitetan. Sevilla FC-ren aurkako partidan, adibidez, “gola sartu eta gutxira guk akzio berdina izan genuen, eta ez genuen gola lortu”, horregatik “zenbait egoera errematatzea falta zaigu”.

Kapitainak zaleei eskerrak eman nahi izan die ematen dieten babesagatik eta haien laguntzarekin “Ipurua gure etxea eta gotorleku bilakatzen laguntzeagatik, eta horrengatik lan egiten jarraituko dugu”.