Skip to main content

Arbillak kontratua berritu eta 2024ra arte armagina izango da

Arbillak SD Eibarrekin zuen kontratua beste denboraldi batez luzatu du, 2024ko ekainera arte

There are no reactions yet. Be the first!

Anaitz Arbillak armagin izaten jarraituko du gutxienez 2024ko ekainera arte, SD Eibarrek eta kapitainak kontratua beste denboraldi baterako luzatzeko akordioa lortu ondoren.

Arbilla duela zazpi denboraldi iritsi zen Eibarrera, 16/17an, eta hurrengoa zortzigarren denboraldia izango du klubean. Kapitaina armagin gisa 200 partida jokatzetik zortzi partidu eskasera dago. Momentuz, Eibarren elastikoa 192 aldiz jantzi du, 4 gol sartuz eta 7 asistentzia banatuz.

Atzelari nafarrak 36 urte beteko ditu maiatzean, eta denboraldi honetan 24 partida jokatu ditu, 2.000 minutu baino gehixeago. Aurreko denboraldian, 21/22an, 26 partida jokatu zituen.