Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ane Campos: “Derbia jokatzeko gogoz gaude eta 3 puntuak etxean gera daitezen saiatuko gara"

Emakumezkoen taldeko kapitaina konfidantzaz agertu da Athletic Cluben aurkako partidaren atarian

“Taldeak badaki momentu onetan eta txarretan egoten, eta horrekin beti egongo gara garaipena lortzetik gertuago” azaldu du Ane Camposek prentsaurrekoan, azken partidetan lortutako emaitza txarren ostean, baina baita Athletic Cluben aurkako igandeko derbiari begira ere.

Taldea “azken asteotan izan ditugun emaitzak edukitzera eraman gaituzten xehetasun horiek” lantzen ari da, igandean garaipen batetik gertuago egon ahal izateko. “F Ligan gero eta zailagoa da puntuak lortzea, eta helburu argkiak zituzten eta leihakorrak izan diren aurkarien aurka jokatu dugu; eta puntu premia ere zutenak”, azaldu du.

Athletic Clubek ere ez du garaipena ezagutu azken 3 norgehiagoketan, “badakigu nolako taldea den, bakarka jokalari oso onak dituena”. Gainera, sailkapenari garrantzia kendu nahi izan dio, izan ere, momentuz, “oso engainagarria da, bost jardunaldi bakarrik daramatzagu eta ziur Athletic aurrerago goian egongo den talde horietako bat dela”.

Hala ere, Eibarrek ez dizkio partida erraza jarriko igande honetan Athletic Clubi, bolada ona eten eta zaleen aurrean garaipena lortzen saiatuko baita: “Gurean zentratuko gara, defentsan kontzentratuta egon behar dugu eta aprobetxatu ditzakegun aukeretan min egiten saiatu behar gara”, adierazi du.

PRENTSAURREKOA OSORIK