Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Andrea Sierra renueva con la SD Eibar hasta junio de 2025

SD Eibar eta Andrea Sierra akordio batera iritsi dira defentsaren kontratua luzatzeko hirugarren denboraldi batez. Andrea Sierrak 50 baina partida gehiago egin ditu jada talde armaginean eta iritsi zenetik giltzarri bihurtu da taldean.

Bilbotarra SD Eibarrera iritsi zen 2022an aurten F Ligara igo den Deportivo de La Coruñatik eratorria, eta iaz talde armagina lehenengo mailara igoeran jokalari garrantzitsua izan zen.

Denboraldi honetan, Andrea Sierrak F Ligak izan dituen 30 partidetatik 26etan jokatu du eta 2000 minutu baina gehiago egin ditu zelaiean, zeinetan baita ere asistentzia bat eman duen.

Aurtengo denboraldian, iazkoan bezala, Yerai Martinentzat jokalari garrantzitsua izaten jarraitu du. Jada kontratua berritu duten bost jokalariei gehitu da honela, denboraldi bat gehiagorako kontratua luzatu eta iaz lehenengo mailara bueltatzeko, eta aurten bertan jarraitzeko borrokan egondako proiektuari jarraipena emanez.