Skip to main content
Lehen Taldea

Amorerik eman gabe!

Eibarrek urrezko hiru puntu lortu ditu Getaferen aurka

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek mailari eusteko aukerak bizirik mantentzen ditu, bigarren garaipena jarraian lortu ostean.

Garaipenaren gola Jose Reciok 88. minutuan jaurtitako penalti bati esker iritsi da, eta une latz batean erantzukizuna bere gain hartzeko bere esperientzia azaldu du.

Partida oso parekatua izan da. Bi taldeak gogotik ahalegindu badira ere, ez dute abagune garbirik izan.

Norgehiagoka 0-0koarekin amaituko zela zirudien, baina amaierarako bi minuturen faltan, epaileak penaltia adierazi du eibartarren alde. Reciok eskuinetik jaurtitako korner batean, Sergi Enrichen erremate saiakaeran baloiak kontrario baten besoa jo du. Hasieran ez du Alberola Rojasek ez du aintza hartu, baina jokaldia VARrean ikusi eta gero, penaltia eman du.

Golaren ostean, Eibarrek partida hiltzen jakin du. Gainerako minutuei ondo eutsi dio urrezko pisua izan dezakeen garaipena lortu du..