Skip to main content
EU
Kluba

Amaitu da SD Eibar Fundazioak eta EHUk antolatutako Futbol Kluben Kudeaketa Teknikoko Aditu Ikastaroa

Futbol-klub baten eta unibertsitate baten arteko lankidetzan aitzindari izan da Ipurua

SD Eibar Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan antolatu duen Futbol Kluben Kudeaketa Teknikoko Adituen lehen Ikastaroaren eskolak amaitu dira, Ipuruako prestakuntza-geletan zazpi hilabetez aritu ondoren.

Unibertsitate publiko batekin graduondoko ikastaro bat futbol-estadio baten barruan eman duen lehen kluba da Eibar, gainera arrakasta handia lortu du, 25 ikaslek eman baitzuten izena.

Esperientzia honek SD Eibar Fundazioak prestakuntzarekin. gazteriarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoa indartu du.

Ikastaroa 2015eko azaroaren 28an inauguratu zuen Vicente del Bosque Espainiako selekzioaren entrenatzaileak, eta sei modulutan banatu da:

- Entrenamendua eta prestakuntza fisikoa.

- Kirol-zuzendaritza, berregokitzea eta oinarrizko futbola.

- Partiduen analisia eta talentuaren detektatzea.

- Kirol-medikuntza eta fisioterapia.

- Kirol-elikadura.

- Kudeaketa, zuzendaritza, komunikazioa eta Eibar eredua.

Euskal taldeen 25 ordezkarik (entrenatzaileak, koordinatzaileak, kirol-zuzendariak, teknikariak eta kudeatzaileak) jaso dute prestakuntza ikastaroaren bitartez.

SD Eibarrek esker ona adierazi nahi die EHUri eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateari esperientzia berritzaile honetan eman duten laguntzagatik, eta jakinarazi nahi du urrian ikastaroaren bigarren edizioa antolatzeko asmoa duela.