Amaia Gorostizaren hautagaitzak hartu ditu Administrari Kontseilu berriaren 13 postuak
Klubaren akzio kopuru osoaren %50,26-ak hartu du parte
Amaia Gorostiza buru den hautagaitzak hartu ditu SD Eibarren Administrari Kontseilu berriaren hamahiru postuak gaur Eibarko Astelena frontoian egin diren hauteskundeetan.
Bozketan guztira parte hartu duten akzioen kopurua 23.219-koa izan da, Klubaren akzioen %50,26a dena. Akzio hauen balio nominala 1,39 milioi eurokoa da.
Akziodunen Batzarra amaitu denean, Amaia Gorostiza presidentea aukeratu duten bilera egin du Administrari Kontseilu berriak notarioaren aurrean.
Hiru hautagai aurkeztu dira hauteskundeetara, Amaia Gorostiza, German Albistegi eta John Sager buruz zirela.
SD Eibar S.A.D.-ren lehen hauteskundeak izan dira. 498 akziodun bildu dira Astelena frontoian eta 2.955 akziodun ordezkatuak izan dira.
Hautagaiek lortu dituzten botoak hurrengoak izan dira:
Amaia Gorostiza: 17.979
José María Arrizabalaga: 18.272
José Miguel Fiallegas: 17.893
Jon Ander Ulacia: 18.395
Joseba Unamumo: 18.006
Agustín Lahidalga: 17.715
Javier Sarrionandia: 17.746
José Antonio Fernández: 17.509
Leire Barriuso: 18.008
Virginia Araquistain: 18.113
Antón Martinena: 18.089
Javier Gurrutxaga: 18.077
Alex Martínez: 17.962
Hona arte Kontseilurako hautatuak izan diren hamahiru hautagaiak:
Germán Albistegui: 5.141
Eduardo Trebiño: 4.770
Unai Iraola: 4.738
Aitor Andrés: 5.051
Javier Ariño: 4.9981
Kepa Osoro: 4.969
Asier Garín: 4.664
Bittor Garín: 4.743
Javier Aguirreamalloa: 4.510
José Miguel Egaña: 4.963
Joseba Rocandio: 5.140
José Gallastegui: 5.463
Miren Guisasola: 4.763
John Sager: 597