Skip to main content
EU
Kluba

Amaia Gorostiza: " Klubak ez du anbizio izpirik galtzen, azken urteetan egindakoan oinarritutako etorkizuneko proiektu bat dago."

Gaur asteazkena, ekainaren 19an, Amaia Gorostiza SD Eibarreko presidenteak eta Cesar Palacios kirol zuzendariak prentsaurrekoa eman dute denboraldiaren balantzea egiteko.

Agerraldian, Amaia Gorostizak honako hau azpimarratu du: "klubak ez du anbizio izpirik galtzen, azken urteetan egindakoan oinarritutako etorkizuneko proiektu bat dago".

Gainera, presidenteak nabarmendu duenez, "kolpeak izan arren, zaleei eskerrak eman nahi dizkiegu, beste behin ere maila eman dutelako".

Cesar Palacios armaginen kirol zuzendariak adierazi duenez, "klubaren eta zaleen ezbeharrak gainditzeko gaitasuna oso handia da, eta ezaugarri hori mantendu egin behar dugu hurrengo denboraldirako".

Emakumezkoen lehen taldeari eta harrobiari dagokienez, kirol-zuzendariak azpimarratu du "emakumezkoen taldeak maila gorenean jarraitzea eta harrobiaren igoerak urteetan zehar kirol-egituran egiten ari den lanaren emaitza" direla.

 

PRENTSAURREKO OSOA