
Kluba
Alex Aranzábalek maiatzaren 23an utziko du SD Eibarreko presidente-kargua
Kontseiluak prentsaurreko batean azalduko du zer plan dituen etorkizunerako, maiatzaren 24an (asteartea)
Maiatzaren 23an (astelehena) egingo den administrazio-kontseiluaren bileran utziko du Alex Aranzábalek SD Eibarko presidente-kargua.
Hurrengo egunean, asteartean, prentsaurreko bat emango du Kontseiluak, presidenteak kargua utzi eta gero etorkizunerako dituzten planak azaltzeko.
Ordura arte, begirune instituzionala gordetzeko, administrazio-kontseiluak ez du inolako adierazpen publikorik egingo gai horren inguruan.