
Alex Aranzábal: Historiako Eibarrik onenaren aurrean egon gaitezke
SD Eibarren Presidentea den Alex Aranzabalek prentsaurrekoan adierazi duenez, denboraldi honetan "Historiako Eibarrik onenaren aurrean egon gaitezke".
"Taldea oso ondo dago, errendimendu handia ari da erakusten, erabakitzailea da eta partidak erraz irabazten ditu. Aurkari guztien aurrean eman dugu aurpegia. Urte asko barru, jendeak gaur egun bizi duguna ekarriko du gogora, jendeak gozatzeko momentua da".
Hala ere, "zuhurtzia beharrezkoa da, hankak lurrean izan behar ditugu", "helburua lehen bait lehen 40 puntu eskuratu eta Lehen Mailan jarraitzea baita oraindik ere".
"19 puntu hauek urrea balio dute, eta orain oso partida zailak datozkigu, Europako talderik onenetakoen aurka. Talderik txikiena gara eta hankan lurrean jarrita joan beharrean gaude".