Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Aleix Garcia, Eibarreko jokalari berria

Erdilaria Bukaresteko Dinamotik dator libre

Aleix Garciak Eibarren jokatuko du denboraldi amaierara arte. Erdilari kataluniarra Dinamo de Bukarest taldetik dator eta kontratua beste bi urtez luzatzeko aukera izango du sasoiaren bukaeran.

erdilari kataluniarrak, Dinamo de Bukarest taldetik etorritakoak, kontratua sinatu du gaur, eta denboraldi amaierara arte izango du kontratua berritzeko aukera.

Aleix Garciak 23 urte ditu eta Vila-realeko beheko mailetan hezi zen. 2015eko maiatzaren 23an egin zuen debuta Castelloko lehen taldearekin, 18 urte bete gabe zituenenean.

2015-2016 denboraldian Manchester Cityk fitxatu zuen. Bertan, lehen eta bigarren taldeak txandakatu zituen bi denboralditan. 16-17 denboraldian, lau partida jokatu zituen.

17-18 eta 18-19 denboraldietan, aldiz, Gironan aritu zen Lehen Mailan. Guztira 51 partida jokatu zituen eta hiru gol egin zituen.

Ingalaterrara bueltan, 19-20 denboraldian, Belgikako Royal Mouscron taldera joan zen utzita: 23 neurketetan 5 gol eskuratu zituen.

Manchester Cityrekin kontratua amaituta, Dinamo Bukarestek fitxatu zuen iaz. Denboraldia honetan, 7 partida jokatu ditu baina arazo ekonomikoak direla eta, kontratua eten eta gero dator talde armaginera.

Aleix García (Ulldecona, Tarragona, 1997ko ekainaren 28a) espainiar selekzioarekin nazioarteko selekzioarekin jokatutakoa da 17 eta 21 urte azpikoetan.