Skip to main content
EU
Kluba

Akziodunen Batzarrak 43 milioi euroko Aurrekontua onartu du, 15 milioiko superabitaren aurreikuspenarekin

Abonatuen kuotek prezioa mantentzen dute eta 2.500 inguruk Bigarren B mailan ordaintzen zuten bera pagatzen jarraituko dute

Gaur Coliseo Antzokian egin den SD Eibarren Batzar Orokorrak 43 milioi euroko Aurrekontua onartu du 2016-2017 denboraldirako, 15,1 milioi eurotan zifraturiko superabitaren aurreikuspenarekin.

Abonatuen kuotak ez dira igoko aurreko urteekin alderatuz eta 2.500 abonatu inguruk orain dela 4 urte taldea Bigarren B mailan zegoenean ordaintzen zuten kantitate bera pagatzen jarraituko dute.

Aurrekontua %96aren aldeko botoekin onartua izan da.

Akziodunek ere euren oniritzia eman die zergen ondoren 9 milioi euroko irabaziak dituzten joan den denboraldiko kontuei, 32 milioiko gastuekin. Kasu honetan, aldeko botoen portzentaia %95ekoa izan da.

Batzarrak ekarri dituen datuetako bat izan da Eibarren akzioen balio teorikoa 6 aldiz biderkatu dela 2014ko kapital-hazkundearen ostean. Gaur baieztatu duenez, Eibarrek zero defizit politika mantentzen du eta mantentzen jarraituko du.

Amaia Gorostiza buru izan den lehen Batzarra izan da honakoa, maiatzean dimititu zuen Alex Aranzabalen lekukoa hartuz, Kontseiluko beste kideak euren karguetan jarraitu dutelarik.

Ordutik kontseiluan egon den baja bakarra joan den urriaren 21ean bere irtetea erabaki zuen Ricardo Aristondorena izan da.

Batzarrean zehar, Kontseiluko kideek Klubaren inguruko gai garrantzitsuenen berri zehatza eman dute.

Horien artean kirol-egoera, Ekialdeko Tribuna berriaren inaugurazioa, oraindik eremuen identifikatze prozesuan dagoen Kirol Hiriaren proiektua, edo SD Eibar Fundazioaren ekintzak aipatu dira.

eibar_versionweb_juntadeaccionista_eusk