Lehen Taldea
Ager Aketxe, Eibarren hamabigarren fitxaketa
Erdilari bizkaitarrak bi denboraldirako kontratua sinatu du
Ager Aketxe (Bilbo, 1993) SD Eibarren hamabigarren fitxaketa da. 27 urteko erdilari bizkaitarra libre dator Eibarrera, Almeriarekin zuen kontratua eten ostean.
Athletic Clubeko harrobian hazitakoa, eskarmentu handia du Bigarren Mailan. Izan ere, 134 partida jokatu ditu, 27 gol sartuz eta 12 asistentzia banatuz.
Aketxek Almerian jokatu du azken denboraldian (29 partida Liga eta Kopa artean, 6 gol sartuz eta 2 asistentzia banatuz). Aurretik Coruñako Deportivon, Cadizen, Toronton eta Athletic Cluben aritutakoa da.
Bizkaitarrak bi denboraldirako sinatu du Eibarrekin, 2023ko ekainera arte, eta La Nucian dago dagoeneko, bere taldekide berriekin batera lanean hasteko prest.