Adrián Gonzalez fitxatu du Eibarrek hiru denboralditarako eta El Burgo de Osmako kontzentraziora batuko da
Elche taldetik datorren Adrián González erdilaria fitxatu du gaur SD Eibarrek. Hiru denboralditarako sinatu du eta Soriako El Burgo de Osmako kontzentraziora batu da.
Gaur goizean bertan, Adrián taldearekin batera aritu da gaurko lan saioan, José Luis Mendilibarren esanetara.
Adrián Madrilen jaio zen 1988ko maiatzaren 25an (27 urte ditu), erdialdean jokatzen duen erdilaria da eta BBVA Ligan eskarmentu handikoa. Gaztea den arren, ondoz ondoko zortzigarren denboraldia du Lehen Mailan, non 154 partida jokatu dituen.
Lehen Mailan 2008-2009 denboraldian egin zuen debuta Getaferekin, non bi urte igaro zituen. 2010-2012 denboraldietan Santandergo Racing-en aritu zen, Rayo Vallecanorekin 2012-2014 denboraldietan eta Elchen pasa den denboraldian.
Bihar bertan bere lehen minutuak jokatzeko aukera izan dezake Adrianek, Mendilibarrek egoki ikusten badu, Eibarrek Real Valladoliden aurka jokatuko duen norgehiagokan, non XLII. Trofeo Ciudad de Valladolid izango den jokoan.