Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ander Canterok ez du Eibarren jarraituko

Ander Canterok ez du SD Eibarren jarraituko, klubak eta jokalariak kontratua eteteko akordioa lortu ostean. Atezain nafarra duela bi denboraldi iritsi zen talde armaginera, Lugotik. SD Eibarren jokatu zuen lehen denboraldian, Canterok 29 partida jokatu zituen, horietako hiru kopan.

Eibarrek eskerrak eman dizkio Ander Canterori bere profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik, eta zorterik handiena opa dio etorkizunerako.

Mila esker guztiagatik, Ander!