Eguneratu zure abonatu-datuak eta hobetu zure esperientzia
Lortu komunikazio zuzenago eta pertsonalizatua, zure informazioa Abonatuaren Atarian osatuz | Gainera, Eibar KE-k telefono bidezko harreman-txanda abiatuko du datuak zuzenean eguneratzeko
Eibar KE-k bere abonatu guztientzat datuak eguneratzeko kanpaina bat abiarazi du, komunikazio zuzenago eta pertsonalizatua ahalbidetzeko xedez. Zure informazioa eguneratuz arreta arin eta eraginkorragoa eskaini ahal izango dizugu, eta gure klubeko kide modura, eskaintzen dizkizugun zerbitzuak hobetu ahal izango ditugu.
Nola eguneratu ditzakezu datuak?
Oso erraza da. Sartu Abonatuaren Atarian klubaren web-orrialde ofizialetik. Horretarako, Abonatu Zenbakia eta pasahitza (zure jaiotza-datako hileko lehendabiziko 2 zenbakiekin eta urteko azken 2 zenbakiekin osatua) beharko dituzu. Behin sartuta, erregistratutako datuak egiaztatu eta, hala badagokio, aldatu ahal izango dituzu “Datu pertsonalak” eta “Harremanetarako datuak” ataletan.
Zergatik eguneratu behar ditut nire datuak?
Datu-base oso eta eguneratua izatea funtsezkoa da zure abonuarekin zerikusia duten jakinarazpen, kudeaketa eta eragiketak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatu ditzagun. Gainera, Abonatuaren Atariaren bidez, honako hauek egiteko aukera izango duzu:
* Sarrera gehigarriak erostea abonatuentzat prezio berezian.
* Zure eserlekua modu errazean libratzea.
* 2025ean zeharreko etxeko partidetara zenbat aldiz etorri zaren kontrolatzea.
Telefonoz egitea nahiago duzu?
Nahiago baldin baduzu, Bazkidearen Arretarako gure sailak telefono bidezko harreman-txanda bat hasiko du abonatuekin, zure datuak zuzenean eguneratzeko. Halaber, 943201831 telefono-zenbakira dei dezakezu zure informazioa modu bizkor eta erosoan egiaztatu eta eguneratzeko.
Datuen babesa
Jasotako datu guztiak inprimaki bakoitzean jasotako klausula espezifikoekin bat etorriz tratatuko dira, eta egindako eskariak artatzeko erabiliko dira berariaz. Abonatu modura zure esperientzia ahalik eta arin eta gogobetegarriena izan dadin ziurtatu nahi dugu.