2-1I SD Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Huescaren aurka Ipuruan
Bautista eta Corpasen golek garaipena eman diote talde armaginari bere zaleen aurrean
Beñat San José joan den asteburuan Ferrolen aurka berdindu zuen eskema berdinarekin zelairatu da 4-2-3-1 baina hamaikakoa ezberdinarekin: Magunagoitia, Arbilla, Arnau Comas, Cubero, Hodei, Matheus, Peru, Alkain, Corpas, Antonio Puertas eta Bautista izan dira hamaikakoa osatu dutenak. Partidako lehen minutuetan Bautistaren jaurtiketa eta landutako jokaldiak izan dira nagusi. Partidaren kontrola eraman dute armaginak, baloia azkar berreskuratuz eta kontrako jokaldietaz arriskua sortuz. Horrela, Hodei Arrillagak, 16. minutuan kontrako zelain baloia lapurtu du eta kontraerasoan min egiten ahalgindu da baina Huescak baloia urrutzea lortu du.
Huescako taldeak ere bere sendotasuna erakutsi eta Joaquinek kontraeraso batekin Huescaren gola lortzen ahalegindu da. Hala eta guztiz ere, Eibarri interesatzen zitzaiona jokatu da lehen zaitan, sufritu gabe eta harmailekin bat eginez.
Atsedenaldiaren ostean, Eibar nagusi izaten jarraitu d. Nahiz eta Antonio Hidalgoren taldea kontraerasoan ateratzen saiatu den, Arbilla-Comas hormak saiakera guztiak eten ditu. Bestalde, Beñat San Joseren taldea modu ezin hobean zelairatu da eta 50. minutuan Bautistak buruz armaginen lehena egin du Ipuruaren ilusioa piztuz. Minutu batzuk beranduago, Corpasen Eibarren bigarrena egin du.
Arbillak hirugarrena egiteko aukera izan du geldikako baloian eta baita Bautistak ere ondorengo jokaldi batean. Minutu batzuk gutxira, Beñat San Josek lehen aldaketak egin ditu. Pascual, Sergio eta Guruzeta, Alkai Matheus eta Corpasen ordez zelairatu dira. Eibarrek gehiago nahi zuen arren, esker hegalean egindako ekintza bakar batean iritsi da Huescaren lehen gola. Kanpoko taldeak gehiago nahi izan du baina Eibar sendo batekin topo egin du. Emaitza honekin, Eibarrek bost partida daramatza porrota ezagutu dabe.
Emaitza honekin, Eibarrek bost partida daramatza porrota ezagutu gabe.









































