Skip to main content

2025eko kanpusa

Image

SD Eibar Fundazioak 2025eko Udako Kanpusaren hamaikagarren edizioa aurkeztu du: balioetan heztea, futbola eta dibertsioa, 2013 eta 2016 artean jaiotako haurrentzat (2013 eta 2015 alebinak / 2015 eta 2016 benjaminak)

Txikienek euren oporraldiaz modu ezberdinean gozatzeko aukera izango dute kanpusean, eta dibertitzeaz gain, futbolaren eta SD Eibarren balioen mundu bakarrera hurbilduko dira. Futbol entrenatzaileek osatutako profesional- talde batek gidatuko dituzte saioak.

Plazak eta egoitzak

SD Eibar Fundazioaren kanpusak bere plazak zabaldu ditu. Astean 100 haur baino gehiago hurbildu ahal izango dira futbolera eta SD Eibarrera bi egoitzetan, Ipuruako Anexoan eta Unben.

Campusaren erabiltzaileen eskura garraio-linea hauek jarriko ditugu.

Garraioa 

L1 Ibilbide Abadiño - Mallabia - Ermua - Unbe/Anexo

L2 Ibilbide Deba - Elgoibar - Unbe/Anexo

L3 IbilbideAzpeitia - Azkoitia - Bergara - Unbe/Anexo

L4 Ibilbide Iurreta - Berriz - Unbe/Anexo

*Garraio zerbitzua ahalbidetzeko gutxienez 4 mutil/neska egon behar dira txanda eta linea bakoitzeko.

KANPUSAK BARNE HARTZEN DITU

  • Ekipazio teknikoa (galtzak, kamiseta, galtzerdiak)
  • Hamaiketakoa
  • Hobekuntza-saioak
  • Benetako jarduera interazaileak "Eibar Ereduarekin"
  • Gure Balioak proiektuaren baliotan oinarritutako jarduera
  • Ohitura osasungarrien eta nutrizioaren garrantziari buruzko jarduera bat Lacturale-rekin
  • Tour bat Ipuruatik

* Kanpusean parte hartzeko diploma

DATAK, ORDUTEGIAK, PREZIOAK

1. astea: ekainaren 25etik (asteazkena) ekainaren 28ra (larunbata)* (*) 4 eguneko prezio berezia
2. astea: ekainaren 30etik (astelehena) uztailaren 5era (larunbata)
3. astea: uztailaren 7tik (astelehena) uztailaren 12ra (larunbata)
Ordutegia: 9:00 – 14:00 (astelehenetik larunbatera)

GUARDIAKO ZERBITZUA

9:00 - 9:30

13:45 - 14:00

Izen emate epea

Prezioa

1 txanda 1. astea (izen-emate berria)

105 €

1 txanda 1. astea (Abonatua / Futbol Eskola)

95 €

2. edo 3. asteko txanda 1  (inskripzio berria)

110 €

2. edo 3. asteko txanda 1 (Abonatua / Futbol Eskola)

99 €

2 txanda (izen-emate berria)

209€

2 txanda (Abonatua / Futbol Eskola)

187 €

3 txanda (izen-emate berria)

299 €

3 txanda (Abonatua / Futbol Eskola)

268 €

Garraio zerbitzua txanda bakoitzeko

70 €

 

IZEN-EMATEA ETA ORDAINKETA

Izen-emate irekiera: Apirilaren 7tik 9ra

Izen-emateak aipatutako egunetan egin ahal izango dira. Inskrizioa egin ondoren, mezu bat agertuko da pantailan, izen-emtea behar bezala egin dela ziurtatzeko. Eskaera kopuruaren arabera plaza ziurtatuko da edo ez. Txanda bakoitzeko gehienezko plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da. 

Campusean onartutakoek apirilaren 16an, astelehenean, jasoko dute baieztapena posta elektronikoz.

Ordainketa: zordunketa banku-kontuan (helbideratzea).

Informazioa: campus@sdeibar.com /943 201 831 (1. luzapena) - Arreta 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etik 19:00etara. 

Kontsultatu SD Eibarreko udako kanpuseko agenda.