1953-58
LEHENENGO DENBORALDIAK BIGARREN MAILAN
53-54 eta 54-55 denboraldietan zehar, Kluba Bigarren Mailako talde onenen aurka lehiatu zen, hala nola, Zaragoza, Alavés edo Sabadellen aurka, eta lan txukuna egin zuen orokorrean. Hala ere, 1955-56 denboraldian taldearen mailak behera egin zuen eta 14. postuan amaitu zuen denboraldia. Bestalde, Afizionatuen Espainiako Txapelketa irabazi zuen berriz ere, bigarren aldiz hiru urtetan, Sevillaren aurka jokatutako finalean.
Ilusioa bueltan etorri zen eta 1956-57 denboraldian maila altuko jokalariak ekarri zituen Klub armaginak, Félix Arrizabalaga "Aputxiano" adibidez, eskularruetan baloia erakartzeko imanak zituela zirudien atezaina, eibartarren idolu bilakatu zena eta azkenik Valentziara traspasatua izan zena. Urte hartan bertan, Hirugarren Mailara bueltatu zen taldea.